Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Diru-laguntzak / subvenciones



DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK

Gabon garaian egingo diren ekintza ludiko edo/eta kulturalez osaturiko proiektuak, betiere hauen onuradunak haurrak (0-11 urte), nerabeak (12-17 urte) edo/eta gazteak (18-30 urte) izan behar dute.

Proiektuak diruz lagundu ahal izateko eta Gabonak Zuretzat programan barneratu ahal izateko, ekintzak 2024ko abenduaren 14tik 2025eko urtarrilaren 5era bitarte gauzatu behar dira, biak barne. Neska eta mutilen parte hartzea bermatu behar da, ezin dira ekintza baztertzaileak izan.

Programaturiko ekintzaren prestakuntzarekin zuzeneko harremana duten gastuak diruz lagunduko dira: material erosketa, material alokairuak, garraioa...

Diruz lagundutako proiektuetako ekintzak, Gabonak Zuretzat 2024ko bilatzailean barneratuko dira.

NOIZ?

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 28ra arte (barne).

2024KO OINARRIAK

Eskura itzazu oinarriak.

ESKAERA NOLA EGIN

Telematikoki egin daiteke udal webgunearen bitartez.

EBAZPENA

Ebazpena Donostiako Udaletxeko Iragarki Taularen bidez emango da ezagutzera, eta hamabost eguneko epea izango dute, jakinarazi eta biharamunetik, dirulaguntzari uko egiteko.

JUSTIFIKAZIOAK

Memoria entregatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 31. Telematikoki

Beharrezko dokumentazioa:
  • Eskabidea
  • Ekintzen memoria
  • Ikusentzunezko materiala baldin badago