Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2025-2027 plan estrategikoa






Donostiako Udaleko Gazteria Sailak 2025-2027 eperako plana landu du.

Plan hau bitarteko plan gisa planteatzen da, 2021-2024 Plan Estrategikoaren ildo nagusiak luzatzeko eta Ekintza Plana eguneratzeko.

Gazteriako bitarteko plan honek, bi plan estrategiko zabalagoren arteko zubi gisa jardungo du.

Bertan jasotzen den moduan, Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren misioa, Donostiako haur, nerabe eta gazte guztien eskubideak bermatzea / errespetatzea eta bultzatzea eta euren bizi-kalitatean eta gizarte-ongizatean eragingo duten sustapen-politikak garatzea da, elkarlanetik eta arduratik haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatuz.

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, 0-30 urte bitarteko donostiarrei, euren interes eta beharretatik abiatuta eta euren eskubideen sustapenean eta defentsan bidelagun izanik, haur, nerabe eta gazteen bizitza-ziklora egokitutako eta pertsonaren autonomiaren garapenean lagunduko duen funtsezko eta erreferentziazko bidelagun eta laguntzaile gisa irudikatzen du bere burua.

Haur, nerabe eta gazteekiko tratu onaren politika garatzea izango da plan honen lehentasuna. Zerbitzuak eta programak garatzen ditugun gune guztiak ingurune seguru bilakatzeko helburua dugu eta zeregin horretan jardungo gara. 2025-2027 planean politika hau integratuko dugu, tokiko haurren, nerabeen eta gazteen parte hartzea, sentsibilizazioa, prebentzioa eta babesa sustatzera bideratutako helburu eta ekintzekin. Eta programak eta jarduerak garatzeko gune guztietan ingurune seguruak sortzera bideratutako helburu eta ekintzekin, horretarako estrategia eta metodologia parte-hartzaileak erabiliz.

Donostiako haur, nerabe eta gazteei euren bizi-kalitatean eta gizarte-ongizatean eragingo duten sustapen-politikak garatzeko orduan, gainera, Gazteriak Sailak lehentasunezko ikusten du haur, nerabe eta gazteen sustapena zeharkakotasunez landu behar dela. Eta horretarako, Donostiako Udaleko beste sail eta erakundeekin eta haur, nerabe eta gazteen alorrean diharduten beste eragileekin lankidetzan eta elkarlanean aritzea lehenesten da.

Planak 4 erronka edo ardatz jasotzen ditu:
  • Lantalde sendoa izatea
  • Haur, nerabe eta gazteen sustapenerako esku hartzea indartzea
  • Zeharkakotasun kultura sendotzea
  • Gazteria Sailaren posizionamendua indartzea

Guztia urtez urtekako kudeaketa-planen bidez antolatu eta kudeatuko da. Planaren indarraldiko urte bakoitzean urteko kudeaketa-planak prestatuko dira eta urte horretan bete beharreko helburua, lehenetsi beharreko lan-ildoak eta aurrera eraman beharreko ekintzak zehaztuko dira.