Inprimatu
Whatsapp ikonoa

DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN 36. ASTEA (GAZTEEN EPAIMAHAIA 2025)



18 eta 30 urte bitartekoa zara? Gazte Epaimahaikide izan zaitezke!

Izena eman 100 plaza zozkatuko baitira!



BALDINTZAK ETA KONPROMISOAK (Ikus parte hartze oinarriak hemen)
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2025eko urriaren 31n (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
  • 2025eko urriaren 31n Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.
  • 36. Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute.

Ezarritako epeak honako hauek dira:
  • IZEN-EMATEA: 2025eko urriaren 1etik 20ra arte (biak barne) formulario honen bidez
  • ZOZKETA: 2025eko urriaren 22an, ikus emaitzak honako estekan
  • KONFIRMAZIOA, Hautatuak izan direnak bertaratuko direla konfirmatzeko epe muga: urriaren 25a, Honako loturan konfirmatu
  • Bestela, baztertu egingo dira eta itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
  • EMANALDIAREN EGUNA, Gazteen epaimahairako emanaldi egun bakarra 2025eko urriaren 31, ostirala, izango da Antzoki Zaharrean, 16:00etatik aurrera.


Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea - Semana de cince fantástico y de terror