Gazteguneak.

Gaztegune eta Gaztetxeen ibilbidea Donostian askotarikoa eta desberdina izan da.

Egon diren eta dauden gazteei zuzenduriko ekipamenduak, oso ezberdinak dira elkarren artean eta bakoitzak kudeaketa modu berezi bat du: Udalak zuzenean kudeatzen duen Kontadores, Udalarekin elkarlanean bada ere, gazte talde batek zuzenean kudeatzen dituen Guardetxea eta Antiguako Gaztegunea edota, erabat autogestionatuak diren espazioak (Kortxoenea…).

Zentzu honetan, lan ildo honen xedea da, proiektu hauen aniztasunarekiko errespetuan oinarrituz, hauek bultzatu, indartu eta saretzea.