Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurreko urteetan bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu. Informazio eta material guztia ezezetzda.eus webgunean dago jasota, baita orrialde honen amaieran ere.

Alde batetik, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta neska-mutil gazteei, hiritarrei oro har, ostalaritzako langileei eta taxi gidariei zuzenduta daude. Material horietan prebentziorako informazioa eta eraso sexista zein sexu-erasoen aurrean jarduteko gomendioak jaso dira.

Era berean, udan hirian izaten diren bisitari kopurua dela eta, turistak maiz joaten diren eremuetan ere egingo da kanpaina, hala nola, hondartzetako taberna eta kabina kolektiboetan, eta hotel, ostatu eta bestelako establezimendu turistikoetan ere.

Informazio eta arreta puntu mugikorra


Iaz bezala, prebentzio eta sentsibilizazio neurriez gain, hiriko hainbat jaietan eraso sexisten kontrako informazio eta arreta puntu mugikorra jarriko du udalak. Lehen eguna ekainaren 23a izango da, San Joan bezpera: informazio eta arreta puntua jarriko da Kursaaleko zubian. Hortik aurrera, honako jaietan egongo da martxan informazio eta arreta puntua:

      FESTAK
EGUNA
ORDUTEGIA
LEKUA
San Joan bezperaEkainak 23 ostiralaArratsalde – gaua (6 ordu egunean)
19:00 – 01:00
Kursaaleko zubian
Groseko jaiakUztailak 15 larunbataArratsalde – gaua (6 ordu egunean)
21:00-03:00
Kataluna plazan
Karmengo JaiakUztailak 15 larunbataArratsalde – gaua (6 ordu egunean) 22:30-04:30Bulbarreko prentsa kioskoan
JazzaldiaUztaila 22, 23, 24Arratsalde – gaua (6 ordu egunean)
20:00 – 02:00
Kursaaleko zubian
Aste NagusiaAbuztuaren 12tik 19ra21 ordu egunean. 13:00 – 10:00Bulebarreko prentsa kioskoan
Euskal JaiakIrailak 2 sagardo eguna eta 10 estropada finalaEgunean zehar (6 ordu egunean) Irailak 2: 11:00 – 17:00
Irailak 10: 10:00 – 16:00
Bulebarreko prentsa kioskoan
Egiako JaiakIrailak 14, 15 eta 16Arratsalde – gaua (6 ordu egunean)
14; 19:00-01-00
15; 22:00-04:00
16; 00:00-06:00
Zehazteke (Virgen del Carmenen edo plaza berrin)

Erlazionaturiko dokumentuak