Donostiako Udalak hiru plaka jarri zituen Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta eta Miguel Orenes 1979an ETAren biktimak izan zirenen omenez. Hauekin 35 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.
Ekitaldia gaur eguerdiko 12:00etan izan zen Loiolako zeharbidearen eta Aralar Mendilerroa kalearen arteko elkargunean sortzen den plazan (Kuartelen aurrean). Beste batzuetan bezala, omenaldi xumea egin zen, eta bertan parte hartu zuten Eneko Goia Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek.
Ginés Pujante García – 41 urte, bi seme eta Polizia Nazionaleko sarjentua –, Juan Bautista Peralta Montoya – 30 urte, hiru seme eta Polizia Nazionaleko kaboa – eta Miguel Orenes Guillamón – 29 urte, seme bat eta Polizia Nazionaleko kaboa – murtziarrak ziren, eta Murtziako Polizia Nazionalaren erreserba-konpainia orokorreko kide ziren.
Loiolako Kuartelera eraman zituzten, errefortzu gisa terrorismoaren aurkako borrokan, eta 1979ko apirilaren 6an iritsi ziren Donostiara. Hurrengo gauean, apirilaren 7an, kaleko jantzita itzuli ziren kuartelera, ETAko zenbait terroristek ibilgailu batetik metrailatu zituztenean. Horietako bi berehala hil ziren, eta hirugarrena bizirik iritsi zen oraindik Ospitale Militarrera, baina ospitaleratu eta gutxira hil zen.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 32 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (25)
Juan Maria Araluce
José María Elícegui Díez
Antonio Palomo Pérez
Luis Francisco Sánz Flores
Alfredo García González
Gregorio Ordóñez Fenollar
Francisco Martín González
Fernando Múgica Herzog
Rafael Garrido Gil
Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta
Daniel Garrido Velasco
Miguel Paredes
Elena Moreno
Eugenio Olaciregui Borda
Francisco Javier Gómez Elosegi
José Ángel Santos
Josu Leonet
Juan de Dios Doval Mateos
Miguel Ángel Iñigo Blanco
Juan Antonio Marcos González
Manuel Orcera de la Cruz
Antonio Pastor
Moisés Cordero
Lorenzo Motos Rodríguez
Santiago Oleaga Elejabarrieta
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)