Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Bizikidetzaren aldeko Herritar Foroa bilgune bat izan da, ibilbide pertsonal, sozial eta ideologiko desberdinak dituzten pertsonek osatua, eta, 2015az geroztik, elkarrizketa prozesu zintzoa eta errespetuzkoa garatu dute. Haien bizipenetatik abiatuta, aniztasunean, kultura demokratikoan eta memoria inklusibo eta ez justifikatzailean bizikidetza eraikitzeko ekarpena nola egin bilatu du Foroak.

Udal talde guztietako ordezkariek Foroaren aldeko testua irakurri zuten Foroaren aurkezpenean, 2020ko abenduaren 9an, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Ia bost urtez, Foroa osatu duten pertsonek hausnarketa kritikoa egin dute gure iraganari eta orainari buruz, etorkizunari aurre egiteko. Prozesu bizi eta emankorrean topo egin, ulertu eta ezagutu dute elkar. Prozesua honako dokumentu hauetan jaso dira:


Donostiako Herritar Foroa. Prozesuaren kaiera. Argitalpenak foroaren ibilbidea, barne-narratiba eta ondorioak jasotzen ditu, baita prozesuaren metodologiaren sistematizazioa ere. Bere helburua bizikidetzaren aldeko beste prozesu batzuetarako lagungarri eta inspiratzaile izatea da.

Bidea eraikitzen, Donostiako Herritar Foroa, Aizpea Goenaga Mendiolak zuzendutako dokumentala.





Foroaren parte-hartzaileak antzokian


Ikus-entzunezko memoria horrek Foroaren parte-hartzaile guztiei egindako elkarrizketetan eta prozesu osoan zehar landu diren dokumentu, gogoeta eta ondorioetan oinarritzen da.

Dokumental horren helburuak honako hauek izan dira:

• Prozesuan parte hartzen duten pertsonei ahotsa ematea eta egindako lanari balioa ematea.
• Desberdinen arteko bizikidetza posible dela adieraztea.
• Herritarrak eta gizartea horrelako prozesuak egitera animatzea.
• Gertatutakoaz hitz egiteak zauriak leuntzeko eta bizikidetza ehuntzeko duen gaitasuna adieraztea.
• Elkarrizketa eta hausnarketa kritikoa sustatzea.

Foroaren kideak honako hauek izan dira:

Felix Arrieta Frutos
David de Miguel Les
Pedro Echeverria Ezcurdia
Aran Erasun Urtzelaieta
Koro Garmendia Galbete
Aizpea Goenaga Mendiola
Conchi Neira Garcia
Sabino Ormazabal Elola
Sabin Zubiri Rey

Aitziber Blancok (Berbari Lekua) koordinatu du Foroa

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako "Bizkidetza Lantzen" programaren baitan antolatu da.