Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udaleko Giza Eskubideen atalak, Baketik elkartearekin batera, “Giza Eskubideen urraketen biktimekiko elkartasuna gazteekin lantzen” izenburua zuen mahai ingurua antolatu zuen 2018ko maiatzaren 21ean.
San Telmo Museoan egin zen topaketa honen helburua zen Donostiako Udalean egiten ari den lana ezagutu eta esperientziak partekatzea

Giza Eskubideetako zinegotzi Juan Ramón Vilesek adierazi zuenez, “garrantzitsua iruditzen zaigu elkarbizitza eta errespetuarekin lotuta dauden baloreen transmisioa, hala nola, historia hurbilean gure herrian izan ditugun giza eskubideen urraketen salaketa”.

Hau dela eta, gaineratu zuenez, “esperientziak jaso eta ezagutzera eman nahi ditugu, gertatutakoa ez ahazteko eta Euskadin jasandako indarkeria berriro gertatu ez dadin”. Horretarako, zinegotziak azpimarratu zuenez, “ezinbestekoa da belaunaldi gazteenekin lan egitea. Hauek, gazteak izaki, ez baitituzte, beste hainbat pertsonek jasandako sufrimendu eta eskubideen urraketa egoerak pairatu”.

Hiritar guztientzat irekia izan zen mahai inguruak honako gonbidatuak izan zituen:
  • Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko doktore ikertzaileak biktimen parte hartzeak memoriaren transmisioan duen garrantzia eta balioa azalduko zuen;
  • Enrique Ullibarriarana, hainbat hezkuntza zentrotan abian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Adi-Adian programaren arduraduna.
  • Itsaso Garzón, Santo Tomas Lizeoko filosofia irakaslea. Batxilergoko bi ikaslek ezagututako testigantzen transmisioaren bitartez ikasi dutenaren inguruan hitz egin zuten.
  • Irene Gantxegi, Euskadiko Gazteria Kontseiluko ordezkaria.
  • Eta, Axun Lasa – GALek hildako Joxean Lasaren arreba, eta Iñaki García Arrizabalaga – bere aita ETAk hil zuen, ikasgeletan beraien testigantzak zabaltzen aritzen diren biktimen senideak.