Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Giza eskubideen eta hezkuntza arloko eragileak Aieteko Pedagogia Baliabideen Zentro berriaz eztabaidatu zuten 2016ko azaroaren 11n, erakunde-agintari ezberdinekin batera. Topaketaren xedea izan zenekimena -iragan udan aurkeztua izan zena- eragileen artean ezagutaraztea, bai eta beren ekarpenak jasotzea ere, D2016 Kultur Hiriburutzaren legatu gisa abiaraziko den behin betiko proiektua osatzeko.

Saioa, Gipuzkoako hiriburuko Aiete Jauregiko Bakearen Etxean egin zen eta lan-jardunaldiaren baitan egin zen. Bertan, Gipuzkoako diputatu Nagusi Markel Olanok, Donostiako Alkate Eneko Goiak eta Bake eta Bizikidetza Idazkari Nagusi Jonan Fernandezek erakunde-ekimen honen lan-plangintza aurkeztu zieten bertaratuei.

Hiru agintariek gogoratu zutenez, Aieteko giza eskubideen aldeko pedagogia baliabideen zentroaren egitekoa izango da "giza eskubideen inguruan hezteko erreminta bereziak "biltzea, sortzea eta hedatzea": filmak, dokumentalak, testuak, antzerki edo literatura lanak, etab. Proiektu honen jatorria aipatu hiri erakundeek D2016 Kultur Hiriburutzaren lan-markoaren baitan garatu duten lankidetza-lana izan zen-

Nazioarteko ikuspegia


Jardunaldiak, halaber, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakasle eta HREA (Human Rights Education Associates) erakundeko fundatzailekide eta aholkulari Felisa Tibbittsen hitzaldi bat hartu zuen barne. Bere izenburua, ondokoa: Giza Eskubideetan Hezteko Pedagogia eta Praktikak. Tibbittsek, halaber, erakunde ezberdinekin lan egiten du: UNICEF, UNESCO, OSCE, Europako Kontseilua edo Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoarekin, besteak beste. Azken erakunde horrek, hain zuzen ere, pedagogia-baliabideetan zehazki oinarrituriko erakunde ezberdinen arteko lankidetza-marko bat sustatzeko asmoa iragarri zuen.

Pieza osagarria

Zentroa Euskadin dagoeneko martxan dauden beste azpiegitura batzuen (Gogora eta antzeko oroimenezko erakundeak) pieza osagarria izango da. Zentroak bizikidetzaren etorkizunean jarriko du bere arreta, giza baliabideen inguruko hezkuntzaren ikuspegitik.
Zentro honen jarduera urtebeteko maiztasuna izango duten bi ekitaldiren antolakuntzan oinarrituko da. Hauek, zentroaren jarduera bultzatu eta bere lan-programa egituratu eta dinamizatuko lukete: lehena, Giza Eskubideen Aldeko Pedagogia-baliabideen Tokiko Azoka bat; bigarrena, Nazioarteko Mintegi bat.
  • Azoka. Giza Eskubideen Aldeko Pedagogia-baliabideen Tokiko Azokaren xedea da hemendik sortzea. Horretarako, pedagogia-baliabideen berezko sorkuntza sustatuko du. Azoka material eta baliabideen erakusleiho eta topagune moduan antolatuko da eta Giza Eskubideen Zinemaldia bezalako beste ekimen batzuei lotuta egon liteke.
  • Nazioarteko Mintegia. Nazioarteko Mintegiaren xedea da kanpoan egiten dena biltzea. Helburua izango da giza eskubideei dagokienean mundu osoan garatzen diren pedagogia- eta partaidetza-esperientziak eta baliabideak aurkeztea eta erakustea, urtetik urtera.

Proiektuak, ondorioz, dimentsio bikoitz hori dauka: barnekoa, alde batetik, giza eskubideen arloko pedagogia-baliabideen sorkuntza sustatuz; eta, bestetik, kanpoko pedagogia-esperientzia onenak erakarriko ditu. Guzti hori, hedatzearekin osatua. Horrenbestez, hiru dira gakoak: sortzea, biltzea eta hedatzea.