Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kulturaren Bakearen Bandera Donostiako Udaletxearen erdiko balkoian ikusgai egon zen 2016tik 2017ra bitarte. Garaikurrak kulturen arteko batasuna eta integrazioa irudikatzen du eta hiriak jaso zuen urte horretan Europako Kultur Hiriburua zelako. Donostiari bandera emateko Nicolas K. Roerich Nazioarteko Zentro-Museoaren arrazoi nagusia honakoa izan zen: Hiriaren ekarpena kulturari eta gizarte-ongizateari, zein giza-balioei eta pertsonen balio-espiritualei.

Saria 1935. urtean sortu zuen Nicolás K. Roerich margolari errusiarrak. Gainera, Roerich mendebaldean ezagutzen den lehen humanista da. Era berean, sariak historia luzea du: 1935ko apirilaren 15ean sortu zen. Data horretan Amerikako 21 herrialdek F. D. Roosevelt Amerikako Estatu Batuetako presidentearen aurrean sinatu zuten Roerich Ituna Bakearen alde.

Donostiak Gernika-Lumori jarraitu dio, hain zuzen ere, 2015ean bandera izan zuen herriari. Bediako (Bizkaia) Roerich Etxearen zuzendari Leonardo Olazabalek eta Nicolas K. Roerich Nazioarteko Zentro-Museoaren ordezkari Vladimir Pupyshev-ek eta Petri Martin-ek bandera eman zioten Donostiako alkate Eneko Goiari. Eneko Goiak saria eskertu zuen eta honakoa esan zuen: “Sari honek erakusten du hiriak kultura eta giza-eskubideenganako sentiberatasun handia duela”. Aldi berean, Goiak Fundazioaren goiburua azpimarratu zuen(“Bakea den lekuan kultura bada, eta kultura dagoen lekuan, bakea da”), eta Donostiak bakea eta kulturarn alde “indar gehiagorekin lanean jarraituko duela berretsi zuen.

Behin bandera jasota, Eneko Goiak, Miren Azkaratek, Leonardo Olazabalek eta Vladimir Pupyshev -ek eta Petri Martin-ek Udaletxeko erdiko balkoira atera ziren eta Kulturaren Bakearen bandera igo zuten.