Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak antolatutako “Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea. Sufrimenduetara hurbilduz” jardunaldietan, bakearen inguruko adituek eta indarkeria askotarikoren biktimek parte hartu zuten. 2014ko abenduaren 15 eta 17an egin ziren.

Bilerako parte-hartzaileen argazkia


Lehenean Carlos Martin Beristainek eta Galo Bilbaok hitzaldiak eskaini zituzten. Biak Glencree esperientziaren dinamizatzaile taldean aritutakoak dira. Ekimen horretan jatorri ezberdinetako biolentzien 27 biktimek hartu zuten parte.

Abenduaren 17an biktimek zuzenean euren sufrimenduen testigantzak partekatu zituzten. Lehen aldiz, elkarrekin aritu ziren Iñaki Garcia Arrizabalaga, Comandos Autonomos Anticapitalistas erakundeak 1980an Donostian hil zuen Juan Manuel García Cordero Gipuzkoako Telefonica-ko delegatuaren semea; Pili Zabala, GALek 1983an bahitu eta hil zuen Joxi Zabalaren arreba; eta Jose Miguel Gomez, ETAk 1997an hil zuen Martutene espetxeko psikologoa eta ELA sindikatuko kide Francisco Javier Gómez Elosegiren anaia