Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nazioarteko konferentzia. Bakea Tokian-Tokian eraikitzen



Konferentziako parte-hartzaileen argazkia mahai inguruan


Donostiako Alkatetzak “Bakea tokian-tokian” Nazioarteko Konferentzia antolatu zuen 2013ko urriaren 10ean eta 11n. Inaugurazioa Bakearen eta Giza Eskubideen etxean izan zen (Aieteko Jauregian). Gainerako mahai borobil eta lantegiak Kursaaleko Kongresu Jauregian ospatu ziren,

Alkatetzak Nazioarteko Konferentzia hau antolatu zuen bakea eraikitzeko erronka handi horretan bere hondar alea jartzeko helburuarekin, kasu honetan tokiko eremutik. “Nazioarteko esperientzien aniztasunek herrien bakerako eskubidean aurreratzeari buruzkoa” izan zen eta “Euskal Herrian toki mailatik egin beharreko lanean inspiratzeko balio zezan” antolatu zen, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi zuenez.

Alkateek, alkatesek, erakundeetako ordezkariek, pertsona ospetsuek eta mundu osotik iritsitako organismoek hartu zuten parte. Parte hartzaileek, gatazkak konpontzeko esperientzia desberdinak elkarbanatu zituzten eta horiei buruz eztabaidatu zuten, baita ere. Beste batzuen artean, ondorengo herrialdeetako ordezkariek hartu zuten parte: Euskal Herria, Palestina, Sahara, Kurdistan, Italia, Nikaragua, Eskozia, El Salvador, Bolivia, Flandes, Argentina eta Espainia.