Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Giza Eskubideen aldeko hirien IV. Mundu Foroa (WHRCF)



Foroko Parte-hartzaileen argazkia
Donostiako Udaleko delegazio batek Giza Eskubideen aldeko hirien IV. Mundu Foroan (WHRCF) hartu zuen parte Gwangjunen (Hego Korea). Batzarra 2014ko maiatzaren 15etik 18ra ospatu zen “Giza Eskubideak guztientzat Mundu mailako hirien arteko aliantzarantz” izenburupean. Urtero ospatzen den topaketak hiriko giza eskubideen eraikuntzan konpromisoa duten aktore nagusiak batzen ditu (udal gobernuak, adituak, Nazio Batuetako agentziak, profesionalak etab.).

Foroaren helburua “Giza Eskubideen hiria” kontzeptua inplementatzea da Gwangju-ko Deklarazioaren arabera, hori ospaturiko lehen WHRCFan erabaki zen.

Gainera, 2015ean ospatuko den Hiriaren Eskubidearen Udal Gobernuen Mundu Mailako II. Topaketaren antolaketaren inguruan aritu ziren.


Mundu Foroaren bideoa