Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nanteseko Mundu Foroa



Juan Carlos Izagirre itzaldia ematen
Donostiako alkateak, Nantesen (Frantzia) 2013ko maiatzaren 22tik 25era egin zen Giza Eskubideen Mundu Foroko klausura ekitaldi ofizialean parte hartu zuen. Bertan eman zuen hitzaldiaren izenburua honakoa izen zen: Giza eskubideen errespetua bake zibila lortzeko baldintza gisa Europan: Donostiako adibidea.

Alkatea Euskal Herriak bizi duen bake prozesuaz aritu zen, eta, bereziki, Aieteko Nazioarteko Konferentziaz: “Euskal Herriak aro politiko berri bat bizi du, aro itxaropentsua, eta uste dugu oso lagungarria dela beste herri, nazio eta estatuekin une honetara eraman gaituen prozesuaz aritzea, eta bakea iraunkorra izan dadin beste prozesu batzuetaz ikastea”

Donostiako Udala Gizarte Inklusiboa, Demokrazia Partehartzailea eta Giza Eskubideen Batzordeko kidea da, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen sarearen baitan, eta erakunde hau da foroaren antolatzaile nagusienetako.

Bideoa