Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Mayors for Peace mundu mailako konferentzia Hiroshiman



Juan Karlos Izagirre konferentzian



Juan Karlos Izagirre alkateak Mayors For Peace elkartearen 8. Kongresu Orokorrean parte hartu zuen, Japoniako Hiroshima hiri esanguratsuan, 2013ko uztailan 4an. Entzulez betetako aretoan, Donostiako alkateak bakearen aldeko aldarria egin zuen, eta Donostia bakearen erreferente dela azpimarratu zuen, “batez ere orain bi urte Aieteko Nazioarteko Konferentzia hartu genuenetik”.

Gune honetan, alkateak “Tokiko Eremuetatik Bakea Eraikitzen“ nazioarteko konferentzia Donostian antolatzeko egitasmoaren berri eman zuen.

Izagirrek orain 68 urteko eraso atomikoaren ondorioz hil zirenen aldeko omenaldian hartu zuen parte. Hainbat herrialdetako alkaterekin harremanak egin zituen alkateak. Besteak beste, Hiroshimako alkate Matsui Kazumirekin eta Nagasakiko alkate Taue Tomihisarekin elkartu da. Hurrenez hurren, Mayors For Peace-ko presidente eta presidenteordea dira.

Bideoa