Donostiako Udalak plaka bana jarri zuen, 2024ko irailaren 21en, Antonio Pastor eta Moisés Corderoren omenez, ETAren biktimak 1979an. Honekin 29 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jari zen martxan.
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izan zen, Herrerako pasealekuko 9. zenbakian. Plakak jartzeko beste ekitaldietan egin den bezala, omenaldi xumea egin zen. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu zuten.
Antonio Pastor Martin, 24 urtekoa eta Palentziakoa, eta Moisés Cordero López, 54 urtekoa eta Isla Cristinakoa (Huelva), Guardia Zibileko kideak ziren eta Herrerako kuartel-etxean zeuden destinatuta. 1979ko uztailaren 28ko gauean, kuartelaren atarian hirugarren guardia zibil batekin zeudela tirokatu zituzten ibilgailu batetik. Hirugarren hori ere tiroz zauritu zuten. Ordu batzuk geroago, Pastor eta Cordero ospitalean hil ziren.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak
ETA: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz
Komando Autonomo Antikapitalistak: Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero
DRIL: Begoña Urroz Ibarrola -
Batallón Vasco Español: María Jose Bravo del Valle
Poliziaren ekintzak eragindako biktima: Joseba Barandiaran Urkola