Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektoriala



Udalak Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektoriala eratu zuen 2015eko otsailaren 17an, gerra zibilean eta diktadura frankistan jazarpena edo indarkeria jasan zutenen alde.

Oroimen Historikoaren Kontseilua aholkuak, informazioa, eztabaida, azterketa eta proposamenak bideratzeko sektoreko partaidetzarako kide anitzeko organo iraunkorra da; eta bere helburuak dira oroimen historikoaren alorrean giza eskubideak defendatzea eta sustatzea, Donostiako oroimen historikoaren berreskuratzearen bitartez.
Oroimen Historikoaren kontseiluaren argazkia

Kontseilua osatzen dute udal talde politiko bakoitzaren ordezkariak, herritar elkarteak, ospe bereziko kolektibo eta pertsonak eta herritar norbanakoak. Hauexek izango dira alor honetan lan egiten duten eta parte hartzen duten gizarte erakundeak: Genozidio Frankistaren Biktimen Elkartea, Euskal Memoria Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea, LAB sindikatua, Aiete Lantxabe Auzo Elkartea, Hamaika Bide Elkartea eta Altunaberri kultur elkartea. Horiez gain, garrantzi berezia duten kolektibo hauek ere kontseiluan sartzea onartu zen, honetan parte hartzeko borondatea aurkeztu ondoren: EDE Fundazioa, Goldatu, Miguel Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea eta unibertsitateko Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutua. Bestalde, oroimen historikoaren alor honetan lan egiten duten ospe bereziko pertsona bezala, hauek onartu ziren: Gotzon Garmendia, Luis Castells eta Jose Antonio Rodriguez. Eta, era berean, bozketa bidez hautatutako bi norbanako hauek: Javier Pascual eta Pilar Pingarrón.
Oroimen Historikoaren kontseiluaren argazkia

Arautegiak/Antolaketa/Aktak