Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oroimen Historikoaren Aholku Kontseilua



2014ko uztailaren 24an onartu zen Udalbatzan Oroimen Historikoaren Aholku Kontseiluaren hasierako arautegiaren proposamena. Arautegia herritarren aurrean azaldu eta ekarpenak jaso ostean, urriaren 30ean Udalbatzan Kontseiluaren behin betiko arautegia onartu zen eta azaroaren 5ean argitaratu zen Gipuzkoako Boletin Ofizialean.

2015eko otsailaren 17an burutu zen Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren eratze-saioa

Udaleko Giza Eskubideen sailaren eta oroimen historikoaren esparruan lan egiten duten elkarte edota interesa duten herritarren arteko harremana estutzeko aukera emango du. Gainera, eragile horiekin informazioa trukatzeko nahiz ekintzak proposatzeko gune ere izango da. Izan ere, oroimena ondare kolektiboa izanik, guztion artean eta partaidetzaren eta elkarrizketan bidez, hiriko oroimen historikoa berreskuratzea eta zabaltzeko bidea eskainiko du parte hartze organoak.


Lore-eskaintza baten argazkia




KONTSEILUAN PARTE HARTZEA


Parte hartzera gonbidatuta daude Donostian oroimen historikoaren gaia jorratzen duten elkarteak eta kolektiboak, nahiz Gerra Zibilaren eta Diktadura Frankistaren aldian biktimak izan diren norbanakoak edo hildako biktimen senideak (betiere, arautegian adierazten den gisara).

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Giza Eskubideen Bulegoarekin

KONTSEILUAREN BILKURAK
KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURAK
GAI ZERRENDA
2024-06-05




KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA
GAI ZERRENDA
AKTA
2024-03-26 : Oroimen Historikoaren Kontseilu
Sektorialaren eratze-saioa
2024-06-05: BIGARREN BILKURA
2015eko Apirilaren 14ean
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen