Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Arbel beltza:Sasoi ilunak euskal hezkuntzan


"Arbel beltza" ikerketa lana argitaratzea, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalaren laguntzarekin antolatutako izen bereko erakusketarako Aranzadi Zientzia Elkarteak egina, eta Iñaki Egañak koordinatua .

Lan honetan, frankismoko hezkuntza sistemaren funtzionamendua aztertzen da, “eskola nazional-katolikoa” zeritzona.

Frankismoaren zehar ehunka maistra eta maisu “garbitu” eta ikasgelatik bota zituzten, eta hezkuntza sistemaren oinarri sinbolikoetako bat bihurtu zen.

Bi haur belaunaldik pairatu zuten sistema totalitariorekin bat zetozen metodo hertsien gogortasuna. Irakaskuntza doktrinatzeko erabili zen, eta eliza katolikoak eta Falangeak bereganatu zuten hezkuntzaren monopolioa, eskolak erregimen frankistaren erakustoki ideologiko nagusi bilakatuz.

Lan honen bidez, hezkuntza aparatu honen krudeltasuna jasandako pertsona guztiak gogoratzea, ohoratzea eta dagokien erreparazio morala eskaini nahi zaie.

Arbel Beltza liburua