Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Berdintasun, Elkartasun eta Eskubide Zibiletako zinegotzi Ane Oyarbidek 2021 eta 2022 urteetan hirian izandako LGTBI+fobiaren intzidentziak lehen aldiz jasotzen dituen txostena aurkeztu zuen.


Donostian LGTBI+ kolektiboaren aurkako intzidentzien txostena. 2021 eta 2022.

Hainbat iturritatik jasotako datuak jaso dira, hala nola, Udaltzaingotik, LGTBI+ Euskal Behatokitik, Ertzaintzatik, Berdindutik, Gehituk, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak edo komunikabidetik, besteak beste.

Txostenean bildutako datuetatik ondorio hauek ateratzen da:

  • 2021ean 19 salaketa jaso dira eta 2022an 18. Guztira 37.
  • Homofobia da gertakaririk hedatuena: 23 kasu ditu, hau da, guztizkoaren %60,5.
  • Homofobiarekin konparatuta aldea handia dauka transfobiak (10 kasu), hau da, %26,3.
  • Eraso zuzenek eragiten dituzte intzidentzi gehienak. Hala, erasorik handiena hitzezko erasoa da (%50). Atzetik datoz eraso fisikoak (%29), mehatxuak (%23,7) eta diskriminazioa (%21,1). Gertakarien ia heren batean eraso fisiko bat gertatzen da, edo, gutxienez, haren ahalegina.
  • Intzidentzien %62 gizonek eragiten dituzte (45 gizon, 58 pertsonatik), eta horietatik %9,7k taldean jarduten dute. Egileen %8 emakumeak dira (%6) eta, kasu batean, bi generoak (%8).
  • Kasuen %74,25ean, biktimaren generoa gizona da, %12,15ean emakumea eta %5,4an identitatea disidentea (bollerak eta ez bitarieak). Erasoak bakarka edo bikoteka egiten dira.
  • Ia ez dago alderik emakumeak edo gizonak erasotzeko moduaren artean.
  • Intzidentzi gehien uztailean, abuztuan, irailean eta otsailean gertatu dira. Udako hazkundea nabaria da, segur aski interakzio sozial handiagoa duelako.
  • Zerbitzu eta espazio publikoetan izaten dira intzidentzi gehien, 20 kasutan hain zuzen ere (%54). Espazio erdipublikoak batuz gero, kopurua 25ekoa da (%67,6). Ondoren, etxebizitzetako gorabeherak (%16,2).
  • LGTBI+fobia kausei dagokienez, intzidentziak eragiten duten emakumeak espektro homofoboan kokatzen dira batez ere. Gizonek arrazoi gehiago hartzen dituzte: homofobia, nortasunekiko transfobia eta fobia.

Gorabeherak baino, salaketa gutxiago


Kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoela intzidentzien bilketa sistematizatu eta zentralizaturik, eta, gainera, horietako asko ez direla salatzen; beraz, ziurrenik, txosten honetan biltzen direnak baino gehiago egongo dira.

Txosten hau LGTBI+ gaiaren inguruan 2022ko ekainaren 23ko osoko bilkuran onartutako hainbat jarduketaren parte da. Zaira García Dafontek egin du. Bera da “Elkarbizitza aniztasunean. Gipuzkoako LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa. 2018 txostenaren egilea, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta.