Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Okendo Kultur Etxeak Kongoko emakumeak, itxaropen bidea erakusketa hartu zuen, Isabel Muñozek egina -2016ko Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala-, Caddy Adzuba kazetari kongoarrarekin batera -2014ko Asturiasko Printzearen Konkordia saria-.

Argazkiek erakusten zuten sexu-indarkeria gerrarako arma gisa jasan duten emakumeen errealitatea. Sufrimenduari aurre egin eta biktima izateari ezetz esaten jakin duten emakumeak. Isabel Muñozek berak hartu zuen parte erakusketaren bisita gidatuetan, baita dokumentalaYolanda Villaluengaren Angalia Mzungu dokumentalaren proiekzioaren ondorengo solasaldian ere, argazkilariaren bizitza eta sormen prozesuari buruz Kongon.

Halaber, Alboan erakundeak Diario de un viaje al Congo bideoa aurkeztu zuen eta Kongoko sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko proiektuei buruzko mahai-ingurua antolatu zuen.