Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aiete Kultur Etxean ikusgai egon zen munduko errefuxiatu-esparru handienari eta bertan bizi diren rohingya herriari buruzko erakusketa. Mugarik Gabeko Medikuek ekoitzi eta antolatu zuten eta erakusketa 360º bideo batekin osatu zen. Myanmar-en hainbat hamarkadatako jazarpena jasan ondoren, 2017ko abuztuan, Birmaniako segurtasun indarren operazio militar bortitz baten biktima izan ziren. Gertakizun honek, komunitate horren historiako exodorik handiena eragin zuen. Orain, 900.000 errefuxiatu rohingya baino gehiago bizi dira, ozta-ozta eta pilatuta, banbuzko kanaberaz
eta plastikoz eginiko etxebizitza prekarioetan, Bangladesheko Cox’s Bazar barrutian.

Erakusketaren inguruan bisita gidatuak egin ziren, eskolei eta publiko orokorrari zuzenduak.