Inprimatu
Whatsapp ikonoa
div class="imagen_d">Erakusketako parte-hartzaileek irakurketa egiten dute

"Giza Eskubideei begira" erakusketa 2018ko otsailaren 28an aurkeztu zuten, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Santamaría aretoan. Maitzaren 18ra ikuskagai egon zen.

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egiten zuen 1948an, Parisen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Adierazpen hori erreferente etiko bihurtu da, eta horren bitartez, pertsonek, erakunde pribatuek eta erakunde publikoek bat egin beharko lukete askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena eta hezkuntza bezalako funtsezko alderdien inguruan.

Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatutako erakusketa hori «EIDE» Euskadiko Diseinatzaileen Elkartearekin elkarlanean egin zen. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu zituzten giza eskubideen inguruko «begiraden» proiektu kolektibo batean. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean finkatutako hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza, kartelen bidez interpretatu eta adierazi zituzten hogeita hamar begirada. Erakusketa, Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiaren jardueren baitan zegoen.

 Ekitaldian hartu zuten parte:
• Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
• Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria
• Juan Ramon Viles, Donostiako Udalaren Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua
• Jon Mirena Landa, UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrako zuzendaria
• Benicio Aguerrea, EIDE-Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko koordinatzailea
• Leire Fernández, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria
• Eduardo Herrera, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren komisaria