Kuba da islama barneratu izan den munduko azken herrialdeetako bat. Ezagutzen ez dugun gertaera bada ere, azken urteotan handitzen doa bihurtzen ari diren bertako biztanleen kopurua. Hazkunde honek Kuban orain bizi duten irekiera agertokiarekin du zerikusia, erlijioekiko tolerantzia handiagoarekin, azken batean. 3.000 inguru dira gaur egun, eta Habanako distritu desberdinetan daude, baina baita beste probintzia askotan ere: Camagüey, Santiago edo Varadero. Nola da posible komunitate musulman bat sortzea sistema sozialista batek gobernatutako Karibeko uharte batean?
Lan honengatik, Fnac Argazkilaritzako Talentu Berria 2016 saria eman zioten Joan Alvadori.