Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kartela 'Maitatzea ez da delitua - Gure borroka Afrikan'
Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiak Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan erakusketa apirilaren 5etik 22ra bitartean jaso zuen. Amnesty Internationalek –Zinemaldiaren kolaboratzailea– antolatutako 27 argazkik eta atariko xafla osatzen duen bilduma, Udal Liburutegi Nagusian ikusgai egon zen.

Erakusketaksexu askatasunaren aldeko Afrikako borroka azaltzen du. Obraren egitasmoa errealitate honen ikuspuntu "positiboa" erakustea da. Izan ere, argazki bildumaren bidez aktibistak eta herritar anonimoak LGTBI komunitatearen eskubideen alde Afrikan egiten ari duten borroka erakusten du.

Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan, Noxolo Nogwazari eta Jean-Claude Roger Mbédéri omenaldia egin nahi die, maitatzea delitua ez dela defendatzeagatik bizia galdu zutenei.

Argazkiko istorioak Kenya, Hegoafrika, Kamerun, Zambia eta Uganda inguruetan garatzen dira. Irudietan homofobiaren eta transfobiaren kontra borrokatzen duten gizon-emakumeak ikus ditzakegu.

Afrikako 38 estatu inguruk sexu bereko helduen harreman onartua kriminalizatzen dute, Estatu homofobia eta sexu gutxiengoaren kontrako indarkeria bizitzen den testuinguru sozialetan. Homosexualitatea legala den herrialdetan, Hegoafrikan adibidez, ohikoak dira sexu orientazio eta genero identitatearengatik gorrotoak bultzatutako delituak gertatzea, LGTBI komunitatearen giza eskubideak arriskuan jartzen dituztela. Hala eta guztiz ere, LGTBI komunitateak beren eskubideak erreklamatzen jarraitzen du aktibismoaren bidez, nahiz eta zaila suertatu hainbat kasutan.

Euskadiko Aniztasun Afektibo-sexualeko Taldeak – Amnesty Internationalen baitan dagoen taldeak– hainbat helburu ditu giza eskubideak errespeta daitezen mundu osoan. Beren zereginen artean: LGBTI kolektiboaren giza eskubideak ukatzen dutenen aurkako borroka, sexu orientazioarengatik diskriminazioa desagerrarazi, LGBTI kolektiboaren eskubideak defendatzen duten gizon-emakumeak babestea eta gizarteko diskurtso homofoboari aurre egitea.