Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiarekin batera prestatutako jardueren artean, Aiete Kultur Etxean “Bakea josiz. Gatazka, Arpillerak, Memoria” erakusketa zabalik egon zen apirilaren 14tik ekainaren 12ra.

Erakusketan 32 arpillera –ehunezko pieza tridimentsionalak– ikus zintezke. Halako piezak Txilen egiten hasi ziren. Bertan, Pinocheten estatu-kolpearen ondoren, senitartekoak galdu zituzten emakume-taldeek teknika honetan aurkitu zuten emozionalki eta ekonomikoki bizirik irauteko eta, aldi berean, giza eskubideen urraketa salatzeko modu bat. Horretarako, haria, orratzak eta oihal zatiak bezalako etxean zuten materiala erabili zuten, euren bizipenak iztupa-ehun baten gainean josteko. Arpillera horietako asko desagertutako pertsonen arropen oihalekin egiten ziren, haiek omentzeko eta euren memoria bizirik edukitzen saiatzeko.

Beranduago, salatzeko eta aldarrikatzeko modu hau mundu osoko beste herrialde batzuetara zabaldu zen. Sentimenduak eta sufrimenduak adierazteko, pertsona askoren esku zegoen modu grafikoa eta eskuragarria zen. Beraz, justizia eskatzen duten, eta puntaden bidez eskubideen urraketak, behartutako desagertzeak, espetxeratzeak edo gatazka-testuingurutan eguneroko bizitza kontatzen duten “jositako ahotsak” dira arpillerak.
Juan Ramón Viles, Roberta Bacic, San Roc, Roser corbera, Manoli García eta Iratxe momoitio
Donostian erakusten ziren piezen artean Txile, Ipar Irlanda, Espainia, Ingalaterra, Argentina, Kolonbia, Peru eta Zimbabwe bezalako herrialdetan egindako obrak ikus zintezke.

Tailerak eta bisita gidatuak



Egia eta Adiskidetze Batzordearen ondorengo Txileko Erreparazioko eta Adiskidetzeko Korporazio Nazionaleko kide den Roberta Bacic Erakusketaren komisario txiletarra mundu osoan barrena ibili da artelan hauen bilduma berezia osatzeko. Bacicek bisitaldi gidatuak eskainiko ditu apirilaren 13an eta 14an Donostiara hurbiltzean. Gainera, euren esperientziak "josi zituzten” migratzaileekin Arpillerak egiteko tailerra burutu zuen.

Erakusketa koloretsu hau Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailaren, Gernikako Bakearen Museoaren eta La Encartada Fabrika Museoaren arteko lankidetzaren emaitza zen. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa zeukan.

Erakusketaren inaugurazioan egon ziren Juan Ramón Viles Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi ordezkaria, Roberta Bacic erakusketako komisarioa, Roser Corbera eta Manoli García Fundació Ateneu San Roc-eko (Badalona) arpileristak eta Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoaren zuzendaria.