Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2015eko mart“Comète: xoaren 17tik ekainaren 7ra II. Mundu Gerraren amaieraren 70. urteurrenarekin batera, San Telmo Museoan ikusgai egon zen ihesbide sarea” ikus-entzunezko proiektu interaktiboa. Erakusketaren helburua Comète sarean parte hartu zuten herritarrak, bizirik dirautenak eta
familiartekoak gogora ekartzea da.

Elkarte zibil hau, Bruselan sortu zen 1940 urte amaieran. Erresistentziarako erakunde zibil franko-belgikarra izan zen, eta helburua II. Mundu Gerran naziak atzetik zituzten soldadu aliatuak gatazka eremutik ateratzea zen. Europa okupatua zeharkatu eta gero, Euskal Herria zen igarobidea, Bidasoatik barrena nagusiki. Bidaiako puntu erabakigarri honetan euskal talde batek, mugaren bi aldeetan, era aktiboan parte hartu zuen. 1941 eta 1944. urteen artean, Comète erakundeak 800 iheslari inguru atzerriratu zituen. Bestalde, 3.000 pertsona anonimok parte hartu zuten sare honetan (1.700 agente eta
kolaboratzaile) eta, horietatik, 700 inguru atxilotu zituzten. Bestalde, 290 bat fusilatu edo deportazioan hil ziren.

San Telmo Museoak, Bakearen Etxeak, Giza Eskubideen Zinemaldiak eta DSS2016k antolatu eta Morgancrea estudioak ekoitzitako ikus-entzunezko erakusketa. Ezkutuko sare honi buruzko 30 elkarrizketa eta dokumentazio berria eman ditu argitara.