Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Nazien presentzia Bidasoan II. Mundu Gerraren bukaeraren 70. urteurrenarekin bat eginez, garai hartan naziek Bidasoaren bi bazterretan egindako egonaldia eta jarduerak ikustarazten ditu “Nazien presentzia Bidasoan” 150 argazkiren bidez.

Aiete Kultur Etxean ikusgai izan zen erakusketa hau Juan Carlos Jiménez de Aberasturi historiagileak apailatu eta Morgancreak ekoitzi du.

Erakusketa ez ezik, bisita gidatuak, Jiménez de Aberasturiren eskutik, eta “The Last Passage” dokumentalaren proiekzioak ere antolatu ziren.