Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2015eko martxoaren 13an Arbel Beltza: Sasoi ilunak euskal hezkuntzan erakusketaren amaiera jendeari guztiz irekitako ekitaldia izan zen, oso berezia eta hunkigarria:
Amets Arzallus, Petti, Olatz Prat eta Joxan Goikoetxeak saiorako bereziki sortutako bertso eta musika jarri zuten. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre Mauleonek eta Juantxo Egañak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarrekin antolaturiko proiektu honetan, abendutik martxora bitartean
hiritarrek aukera izan dute hobeto ezagutzeko nolakoa izan zen Euskal Hezkuntza Sistema XIX. mendetik hasi eta frankismoaren diktadura arte.

Erakusketa gelan ikusgai izan ziren arbelak, mahaiak, eserlekuak eta garai hartako materialekin batera, dokumental bat ere proiektatu zen.