Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Erakusketa: Altxaldi Frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan zirenak gogoratzeko eta omentzeko ideia lehiaketan aurkeztutako lanak



Txapelketako lanen argazkia
Donostian estatu golpe militarrean, gerra zibilean eta ondorengo urteetan exekutatuak izan ziren 400 donostiar omentzeko 2013ko irailetik azarora bitarte abian jarritako lehiaketara aurkeztu ziren hemezortzi lanak jarri ziren ikusgai 2014an Aiete Kultur Etxean.

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre jauna eta lehiaketan parte hartu zuten lanen egileetariko batzuk izan ziren erakustokian.

Gainera, lehen hiru sariak banatu zituen alkateak: lehena, Tomas Villanuevaren eta Amaia Mateosen “Dual” lanarentzat; bigarrena Manuel Jimenez eta Ibon Rosalesen ”Estela” lanarentzat; eta hirugarrena Garbiñe Pedroso eta Inhar Agirrezabalaren “Arrastoak” lanarentzat".


Erakusketaren liburuxka

Informazio gehiago

Argazkiak ikusi