Inprimatu
Whatsapp ikonoa

René Cassin: bake eskubidea



kartela: Bakea, eskubide - el derecho a la paz
Nazioarteko Giza Eskubideen eguna zela-eta, abenduaren 10ean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez, Donostiako Udalak Nobel Saria irabazi duen euskaldun bakarraren inguruko erakusketa aurkeztu zuen: René Cassin. Bakea, eskubidea. Baionar hori Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren egileetariko bat izan zen 1948an. Gainera, Cassin Bakearen eta Giza Eskubideen etxeko “patroia” da.

Baionako Udalarekin eta Euskal Museoarekin elkarlanean eginiko erakusketa da. Aieteko Kultur Etxean egon zen ikusgai 2013ko abenduaren 10etik 2014ko otsailaren 23ra arte. René Cassinek bizi izandako gerra arteko testuinguru historikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala aditzera emateko helburua du. Gako garrantzitsua izan zen giza eskubideen lorpenean eta bakearen defentsan. Gainera, Cassin Bakearen eta Giza Eskubideen etxeko “patroia” da.

Euskalduna eta unibertsala den (René Cassin) itzal handiko gizon honen bidez, eta oraina iraganarekin erlazionatuz, erakusketaren helburua XXI. mendeko giza eskubideen inguruko hausnarketa piztea da.



René Cassin. Argitalpena


"René Cassin: bake eskubidea" erakusketarekin batera, aldizkari bat atera zen.