Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oroimenezko plakak



Errepresioa jasan duten udal langileen omenezko plaka

Parte-hartzaileen argazkia antzeztoki gainean

Donostiako Udalak gerran zehar errepresaliatutako udal langileei omenaldia egin zien 2013an. Guztira 1623 langile dira erregimen frankistak ezarritako neurri latzak zuzenean pairatu zituztenak.

Udaleko ordezkariek diploma bana entregatu zien langile horien guztien senideei eta Udalbatza aretoaren sarreran horiek omentzeko plaka bat jarri zen.

Gainera, Udalak 1936-1940 urte artean errepresaliatutako udal funtzionarioen espedienteak baliogabetzea erabaki zuen.



Juan Karlos Izagirrek lore-sorta bat plakaren gainean utzi du

II. Errepublika defendatu zuten fusilatu eta errepresaliatuen omenezko plaka


2005eko apirilaren 30ean 1936tik 1939ra II. Errepublika defendatu zuten fusilatu eta errepresaliatuen omenezko plaka bat jarri zen Sagüesen, Padre Claret enparantzan.

2011an Donostiako Udalak plaka berri bat inauguratu zuen lehenago ostu zutena ordezkatuz. “Genozidio Frankistaren Biktimen Elkartearen” eskutik egin zuen. Juan Karlos Izagirre alkatea buru izan zen ekitaldian lore eskaintza eta dantzari, nahiz txistularien partaidetza izan zituen.


Zinegotzien oroimenezko plakak


Alkatea, plakari bizkarrrez paratua
Fernando Múgicaren oroimenezko plaka
ETAk 1995ean erail zuen alkateorde Gregorio Ordóñez omentzeko oroigarria 2005eko urtarrilaren 25ean ezarri zuten, hura erail zuten hamargarren urteurrenarekin batera, Udaletxe barruko toki ikusgarri batean.

Urte bereko irailaren 28an Batallón Vasco Español taldeak 1979an hil zuen Herri Batasunako Tomas Alba zinegotziaren omenezko plaka ejarri zuten.

2006ko otsailaren 6an Fernando Múgica Herzog jauna, PSEko buruzagia eta demokrazian aukeraturiko lehen korporazioaren aurreko gestorako kidea, omentzeko plakari kendu zioten estalkia, ekintza hunkigarri batean, egun hartan 10 urte betetzen baitziren ETAk hil zuen egunetik.


Udaltzainen oroimenezko plakak


Alkateak plakaren aurrean txalo egiten du
Alfonso Morcilloren plaka
Donostiako Udalak, Alfonso Morcillo jaunaren erailketaren hamabigarren urteurrenarekin bat, Donostiako Easoko Udaltzaingoaren eraikinako sarreran plaka bat ezarri zuen udaltzaingo hartako sarjentu izandakoaren omenez.

Bi urte geroago, 2008ko urriaren 13an, bi plaka jarri ziren leku berean ETAk hildako bi udaltzain donostiarren omenez: 1983ko abuztuaren 5ean hildako Manuel Peronié Díezen omenez eta 1980ko azaroaren 27an hildako Miguel Garciarena Baraibar udaltzain buruaren omenez.

Gaur egun, Udaltzaingoaren bulego berrietan daude kokatuta, Morlans Pasealekuan.