Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bakea, Errespetuaren eta Mestizaiaren aldeko Lorategi Galkorrak

Argazkia: Paperezko liliak lurrean 'landatuak'

12 eta 15 urte arteko 1.000 neska-mutilek, Donostiako hamar bat ikastetxekoek, 2006an, 2007an eta 2008an Bakea, Errespetuaren eta Mestizaiaren aldeko Lorategi Galkorrak sortu zituzten. Alderdi Eder, Amarako Karmelo ikastetxe ondoko berdeguneak eta Zurriola hondartza hautatu ziren “Bakearen paisajista” hauek birziklatutako gaiez egindako lore-apaingarri bitxiak landatzeko. Ekimenaren helburua Loiolako Erriberetako Oroimenaren Lotaregia proiektuari buruzko informazioa eskaintzea eta sensiberatasuna areagotzea zen.

Oroimenaren Lorategia terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoan eta oroimenean izateko gune bihurtuko da. Iñigo Segurolak, proiektu honen disenatzaileak, parte-hartzailei aholkatu zien. Lorategi hauek galkorrak deitu zitzaien bi egunen buruan erretiratu zirelako.