Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ernest Lluch. Herrialde bat eraikitzeko ahalegina

Ernest Lluch zuhaitz baten gaiean eserita

Ernest Lluch, herrialde bat eraikitzeko ahalegina
erakusketa, haren izena duen kultur etxean egon zen ikusgai 2008an. Bere Fundazioak prestatutako erakusketa ibiltaria da eta bere bizitzaren, ideien eta gizarte-konpromisoen berrikusketa bat da. Ernest Lluch ETAk hil zuen Bartzelonan 2001eko azaroaren 20an.

Donostia Kulturak eta Donostiako Udalaren Gazteriaren eta Giza Baliabideen departamentuak ekarrita, argazkien eta testuen bitartez Ernest Lluchen nortasuna aurkezten zen. Panel horietan interes publiko eta pribatuen hainbat arlori buruzko Ernest Lluchen azalpen-testuak agertzen ziren; haren bikaintasun akademikotik politikarekiko pasioraino, haren kezkak kulturalak, balio zibikoen defentsa, futbolaren mundua...

Horretaz gain, ikus-entzunezko baten eta panelen bidez, haren idazlan-produkzio itzela eta komunikabideetan egin zituen kolaborazio ugariak errepasatzen ziren. Gainera, hainbat diziplinatako 100 pertsona baino gehiagoren ekarpenak biltzen ziren eta Lluchekiko zuten lotura eta Lluchen jardueren ezagutza azaltzen zuten.