Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hitzaren eta irudiaren balioa

Tonu ezberdinetan margotutako pertsonai historiko ezberdinen ilustrazioa

2008an Ernest Lluch Kultur Etxean Hitzaren eta irudiaren balioa erakusketa aurkeztu zen. Donostiako Udala eta Donostia Kultura, Fernando Buesa Fundazioarekin batera, antolatua zen. Lantegi modura, bere helburu nagusia, haurrak eta gazteak elkarbizitza baloreen inguruan sentiberatzea zen.

10 eta 16 urte bitarteko ikasleek parte hartu ahal zuten hiru stand-lantegitan -Irakurmenaren, idazketaren eta marrazketaren txokoak- komikiaren munduaren eta arlo honetan pertsona ospetsuen bitartez (Mahatma Gandhi edo Martin Luther King) bakea, elkarbizitza, elkartasuna eta antzeko balioen inguruan gogoeta egiteko. Jarduera hau Donostia, Bake Kulturarako gunea - Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrenaprogramaren barruan kokatu zen.