Inprimatu
Whatsapp ikonoa

J.M. Morazaren "Errespeturako gunea" eskultura

Donostiako udal korporazioko kideek eskultura osatzen dute

Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburua izateko Hautagaitzaren Bulegoak antolatutako Olatu Talka Jaialdiarekin bat etorriz, Errespeturako gunea izeneko instalazioa jarri zen 2010eko apirilaren 23an Donostiako Udalbatza Aretoan, hainbat piezaz osatua.

Lehenago lantegi batzuk egin ziren Amarako Ernest Lluch kultur etxean eta han, J.M. Morazaren zuzendaritzapean, sortu ziren eskultura osatzen zuten pieza guztiak. Donostiako udal korporazioko kideek, terrorismoaren biktimek eta giza eskubideekin zerikusia duten hainbat pertsona eta taldek parte hartu zuten lantegi horietan. Hala, hirurogei lagun baino gehiagok errespetuaren sinboloa islatu zuten pieza hauetan, bakoitzak bere ikuspegiaren arabera, eta denon artean Errespeturako gunea eskultura osatu zuten.