Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hegan egitea debekatuta


Bi haur kristal baten atzean agertzen diren argazkia
16 argazkilari ospetsuk (Gervasio Sanchez —2009ko Argazki Sari Nazionala—, Corinne Dufka, Jorge Zapata, Kim Manresa, José Luis de la Cuesta edo Miguel Berrocal, besteak beste) egindako 36 argazkiek gerra munduko hainbat txokotan (El Salvador, Ruanda, Angola, Kolonbia, India, Peru, Iran…) gerra jasaten duten umeen barne dramak erakusten dituzte.

Erakusketa Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak aukeratu zuen, eta Aiete kultur etxean egon zen ikusgai 2011ko uztailaren 14tik abuztuaren 31 arte. Erakusketa osatzeko, bi film labur egon ziren ikusgai, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Lehiaketan ikusiak: Sejong Park-en Birthday Boy (2004) eta Alberto Doradoren Lost (2009).

Erakusketa lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) ekoiztu dute Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak. Donostiako eta Gernikako Bake hazitegien lankidetza hau beste pausu bat da bi erakundeok Bizikidetzaren Kultura —2016an Donostiak Kultur Hiriburu moduan izango duen ardatzetako bat—, giza eskubideak eta bakea bultzatzeko gauzatu beharreko ekintza ugarietan.

Donostiatik erakusketa Gernika-Lumoko Bakearen Museora aldatu zen.

Informazio gehiago

Irudiak