Inprimatu
Whatsapp ikonoa

30 eskubide... ezta bat gutxiago ere



Iragarkien argazkia

“30 eskubide... ezta bat gutxiago ere” erakusketak Hiriko gazteek giza eskubideei buruz duten ikuspuntu pertsonala izan nahi du. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen kanpoaldean egon zen ikusgai. 2011ko maiatzaren 31n jarri zen, 2016an Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzaren epaimahaiak gure hirira egin behar duen bisitarekin bat etorriz. Aieteko Kultur Parkean egon zen irailaren 11 arte.

Metaforen, sinbolismoen eta ikusmen-keinuen bitartez, tratu txarrengatik gizatasuna falta zaien gizakiak, askatasuna oihukatzen duten panpinak, bakea aldarrikatzen duten paisaiak edo lasaitasuna adierazten duten aurpegi poetikoak ikus daitezke.

Erakusketa hau Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Lanbide Heziketako CEINPRO ikastetxeko ikasleek ekoiztu dute. Lau hizkuntzetan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) landu den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritzen da eta hainbat argazkiz irudiztatuta dago.


Informazio gehiago

Argazki galeria