Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Allikayren bidaia


Erakusketako argazkia
Prosalus-ek eta Gurutze Gorriak antolatutako osasunaren giza eskubideei buruzko “Allikayren bidaia” erakusketa Aieteko Kultur Etxean ikusgai egon zen 2013an, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren laguntzarekin.

Erakusketa hau munduko hainbat lekutan zehar egindako bidaia batean oinarritzen da. Honen helburua osasuna babestu eta sustatzea da. Horretarako, osasunaren determinatzaileak, pertsonak jaio, bizi, lan egin, eta zahartzen diren baldintzetatik sortzen direnak, ezagutzearen garrantzia azaldu zen; izan ere bizi kalitatean eragin handia dute, eta osasuntsu bizitzea, ala ez, posible egiten dute.

Prosalus eta Espainiako Gurutzen Gorriaren garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazio proiektu bat da: “Osasunaren giza eskubidea ulertzea: osasunaren determinante sozialen garrantzia” izenekoa.