Inprimatu
Whatsapp ikonoa

En pie de foto. Cien miradas desde el dolor. El terrorismo, crimen contra la humanidad



'en pie de foto' kartela



En pie de foto. Cien miradas desde el dolor. El terrorismo, crimen contra la humanidad Miguel Angel Blanco Fundazioaren nazioarteko erakusketak mundu guztiko argazkilarien terrorismoaren Espainiako biktimen berrogei urtetako minari buruzko begirada biltzen du.

Argazki-oin batean, idazle eta intelektual nazional eta internazionalek denboran zehar terrorismoaren izugarrikeriaren, biktimen bakardadearen eta horien sufrimenduaren esanahia, bai eta elkartasuna eta egiari lotutako justiziaren itxaropena ere, deskribatzen duten irudien inguruko hausnarketa egiten dute.

Erakusketa hau 2005ean egon zen ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Donostiako Udalak, Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, Kulturako Udal Patronatuak eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioak antolatua izan zen, Europako Batzordeko Justizia, Askatasun eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin. Halaber, Donostiako Udalak Miguel Angel Blanco Fundazioari “Argi izpia oroitzapenerako, deiadarra bakerako” elkartasuneko eta terrorismoaren biktimen oroimeneko ekitaldiko argazki bat eman zuen dohaintzan.