Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen irekitze erakusketak


Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko argazkia
2010eko uztailaren 19an Aieteko Kultur Parkea zabaldu zen giza eskubideekin zerikusia zuten zeinbat irekitze erakusketerekin. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen kanpoaldean Afganistango kontrasteak erakusketa egon zen ikusgai. Hura osatzen duten argazkien egilea Ahmad Masood da, eta Gasteizko Udalaren ekoizpen bat da, Kultura Sailaren bidez eta Reuters agentziaren laguntzarekin.

Horretaz gain, Aiete Kultur Etxean ere antolatu ziren erakusketa batzuk erakundearen berriaren helburuak, funtzioak eta erronkak ezagutzera emateko asmoz. Besteak beste, "Bakerako usoak", "Donostiako Memoriaren Mapa" edo "Bakerako oinarriak". Era berean, "Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak eta Margolanak” ekitaldian saritutako ipuin eta marrazkiak bildu ziren aretoan. Gainera, Aiete Kultur Parkearen “iragana eta oraina”, Kultur Etxea eta Aieteko Jauregi zaharberritua barne, argazki desberdinen bidez eta obra-prozesuaren inguruko bideo baten bidez ezagutzeko aukera eman zen.


Informazio gehiago

Argazkiak ikusi