Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oroimenaren Lorategia


Hiritarren argazkia omenaldian Oroimenaren Lorategian
Oroimenaren Lorategia gerraren, indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoan eta oroimenean izateko gune bat da, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko lekukotza. Donostiako Udalaren proiektu horrek, donostiar gehienek bai bakea, bai pertsonen bizitza eta askatasunezko elkarbizitza errespetatzeko eskakizuna betetzeko irrikitan daudela eman nahi du aditzera.

Lorategia Loiola Erriberetako bizitegi auzoan dago eta 34.376 metro koadro ditu. 2011ko martxoaren 26an inauguratu zen.

Lur Paisajistak-en diseinua 2002ko urrian deitutako nazioarteko lehiaketa batean atera zen garaile Berlardiak. Bestalde, Oroimenaren Lorategiaren ondoan Rafael Moneok diseinatutako eliza zuri abangoardista eraiki zen. Eraikin hori lagungarri izango da Lorategiaren sinbolismoa sendotzeko eta giro emozionalaz gain espirituala ere lortzeko.