Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak



Informazio-orriak kultur etxeko horman
Ipar Irlandako gatazkatan, komunikatzeko, aldarrikatzeko edo tresna politiko bezala beren ohizko funtzioa aldatu duten objektuen irudiak, eta hainbat kontakizun biltzen dituen erakusketa izan zen ikusgai 2013an Aiete Kultur Etxean.

Gune abertzaleetan abisuetarako komunikazio tresna gisa erabiltzen zuten zabor-edukiontzi baten estalkia, segurtasun indarrek erabilitako balen kontrako paper-euskailua edota “Ulsterrek EZETZ dio”, Unionisten lema ezaguna, inprimatuta duen pospolo-kaxa dira, besteak beste, erakusketa honetarako mailegatu dituzten historia duten objektuen argazkiak.

Antolatzailea: Healing Through Remenbering. Laguntzaileak: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, Gernikako Bakearen Museoa eta Donostia Kultura.


Argazkiak ikusi