Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Afrika Zabalduz. Afrikako bati eta maskaren erakusketa


Ur-ontziak eusten ari diren hiru emakumeren artelan baten argazkia
Haurralde Fundazioak arte afrikar koloretsua bezain anitza ezagutzeko aukera paregabea eskaini zigun 2012an bertako etnia desberdinetatik sortutako batik eta maskara sorta zabala guretzat ikusgai jarriz.

Batik antzina-antzinatik datorren teknika tradizionala da, ehunak koloreztatzeko erabilia, eta ñabardura jori-joriak dituena. Eskuz egindako pintura hauen motibo ohikoenak ohituren eta eguneroko bizitzaren sinbolo dira. Kasu honetan Kamerun eta Kenyako emakumeek sortuak. Maskarak hainbat zeremoniatan erabiltzen dituzte: hileta errituetan, iniziazio, ugalkortasun eta abarren ingurukoetan.

Erakusketa ikusgai egon zen Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusian 2012ko apirilaren 18tik maiatzaren 7ra arte.


Informazio gehiago