Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Desagertuak. Gervasio Sánchez



Utzitako logela ilun baten argazkia
Giza Eskubideen Zinemaldiaren inguruan antolatzen ditugun ekitaldien baitan, 2012ko martxoaren 22tik maiatzaren 5era Okendo Kultur Etxean Gervasio Sanchez argazkilari ospetsuaren "Desagertuak" erakusketa ibiltaria egon zen ikusgai. Gervasio Sanchez berak bisita gidatuak eskaini zituen erakusketa ezagutzeko. Argazkilaritza dokumentaleko proiektu zabala da hau, gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpen gaian zentraturik.

Argazkiak gatazka armatuetan espezilizatuta dagoen argazkilari honek egindakoak dira Latinoamerikako, Asia eta Europako hamar herrialdetan, 1998 eta 2010 bitartean. Erakusketak baditu Kalitate handiko zenbait dokumentu bideografiko ere, hauek tortura eta desagertze zentroak, lurpetik ateratako hondarren biltegiak eta biktimen senideen testigantzak erakusten dituzte.

Erakusketaren antolatzaileak ondoko hauek izan dira: Donostiako Udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideetako Atalak, San Sebastián Munduenartean, Giza Eskubideen Zinemaldia. Lankidetzan: Donostia Kultura, DSS2016E, Usandizaga Institutuko Diseinu Eskola, Gaztela eta Leongo Kultura eta Turismo Kontseilaritza, Caja Madrid, CCCB eta MUSAC

Informazio gehiago

Irudiak