Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen bulegoaren eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren bitartez, Acasgi, Harribeltza, Gehitu eta Ehgam elkarteekin batera, hainbat jarduera antolatu zituen abenduaren 1ean, igandean, GIB/HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna oroitzeko.

  • Lore eskaintza egin zen Hiesaren biktimei memorialean, Kalkutako Teresa plazan.
  • Tabakalerako Hallean, GIB/Hiesaren aurkako borrokan lan egiten duten elkartek egindako urteko komunikatua irakurri zuten. Elkarte horiek prebentzioa, detekzioa eta birusa duten pertsonen arreta lantzen dute. Baita gizartea sentsibilizatu ere, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ziurtatzeko.
  • Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantza emanaldia eskaini zuen. 90 dantzari eta dantzarik parte hartu zuten. Dantza klasikoko, garaikideko eta euskal dantzako koreografiak bildu zituen, horietako batzuk beren-beregi horretarako sortutakoak. Emanaldi honen helburua da adierazpen artistikoa GIBaren eta HIESaren inguruko kontzientziazioarekin uztartzea, artearen bidez elkartasun eta itxaropen mezua sustatuz.
  • Kursaala lazo gorriarekin argitu zen.
  • Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta udaletxean bertan lazo gorridun kartelak jarri zituzten, Hiesaren aurkako borrokaren ikur bihurtu dena.

Donostia Udaleko konpromisoa


Iñigo García Villanuevak, Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotziak gogoratu zuenez, “beste urte batez, Donostiako Udalak ONUSIDAren horizonte estrategikoa lortzen laguntzeko konpromisoa berritu nahi du, 2030. urterako GIBari amaiera emateko”.

Hala, adierazi zuenez, “elkarteekin, erakundeekin eta gizarte-eragileekin indarrak batuko ditugu gizarte informatu, inklusibo eta solidario bat eraikitzeko, GIBik gabeko belaunaldi bat ikusi ahal izango dugun eguna iritsi arte”. Ildo horretan, Hiesaren aurkako elkarteen lana nabarmendu zuen, Harribeltza eta Acasgi, esaterako. Duela 30 eta 33 urte sortu ziren, hurrenez hurren, GIB/HIESaren inguruko ezjakintasuna eta zailtasunak nagusi ziren garaian”.