Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Festa handi bat Egiako Kultur Etxean, musika, jolasak, sorpresak... Hiriko haurtxoko eta gaztelekuetan haur eta nerabeentzako espazio seguruek duten esanahiari buruzko ikus-entzunezko formatuko gogoeta eta munduko liburutegietan ipuin-kontalariek osatu zutene Donostiako Udalak, Donostia Kultura eta Mestiza Elkartearekin batera, Haur Eguna ospatzeko programatutako programazioa.

Jarduerak hainbat udal ekipamendutan egiten ziren hilaren hasieratik.

Udal haurtxokoetan eta gaztelekuetan Inguru seguruak bilatzen programa burutu zen. Bertan, parte-hartzaileek pertsona guztientzako, bereziki haur eta gazteentzako, espazio seguruak nola eraiki daitezkeen eztabaidatu zuten eta bideo batean islatu zuten.

Udal liburutegietan, “Ipuniaren ordua” programaren barruan, Lur Kortak Oliver Button, Hizkien alde manifestua, Aske jaio ginen gizaki guztiak eta Agur aitona ipuinak kontatuko zitun.

Programazioari amaiera emateko, Haurren Egun Unibertsalaren 8. Festa, Egia Kultur Etxean, ospatu zen.

Haurren eskubideen inguruan aritu ziren jarduera hauen bitartez: jolasak, eskulanak, munduko kantu eta errimen kontzertua Bertika Pinoren eskutik, tonbola, etabar

Egun horretan, udaletxeko fatxadak olana bat izango zuen, Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zeneko 35. urteurrena gogoratzeko.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideak, Gazteria eta Kultur Aniztasun sailek antolatu zituzten jarduerak, Donostia Kulturarekin batera.