Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak, ACASGI, EHGAM, GEHITU, HARRIBELTZA elkarteekin batera, Hiesaren Kontrako Munduko Eguna oroitu zuten.
Horrela, manifestazioa egin zuten kaleetan zehar eta Kalkutako Teresa Plazan, berriz, elkarretaratzea, HIESAren memorialaren ondoan. Bertan, manifestu bat irakurri zuten, “HIESaren eta horren estigma eta diskriminazioaren aurkako elkartasunaren beharraren gainean.
Horrez gain, Kursaaleko argiak begizta gorriaz apaindu ziren eta ikur horren kartelak Udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikoetan ere jarri zituzten. Zinemak, hitzaldiek eta antzerkiak ere osatu zuten programazioa