Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Giza Eskubideen Zinemaldia




Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia finkatu da dagoeneko hiriko kultura-ekitaldi garrantzitsuen artean, bere helburu nagusia ezertan ere desitxuratu gabe; izan ere, irudiaren eta eztabaidaren bitartez, gizadiaren erronka handiei buruzko ikuspuntu kritiko, plural eta konprometitua eman nahi du, bai eta balioak zabaldu ere.

20. edizioa 2023ko apirilaren 21etik 8ra bitartean egin zen. Programa estreinaldiez eta Giza Eskubideekin lotutako film luze eta laburren nazioarteko hautaketaz osatzen da, bai eta solasaldi eta bestelako jarduera paraleloekin ere, hala nola erakusketak, tailerrak, hitzaldiak...


Jaialdiak zinemarako irisgarritasunaren aldeko apustuarekin jarraitu zuen, zentzu guztietan (azpititulu irisgarria eta audiodeskribapena zenbait saiotan), baita Donostiako espetxeko saio bereziarekin ere.
Ikastetxeekin egindako lanean ere sakondu zen, haurrentzako eta gazteentzako film guztietarako gida didaktikoarekin.

Argazkiak

Bideoak

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Giza Eskubideen Zinemaldien Nazioarteko Sarea osatzen du eta Human Rights Film Networkaren kidea da.