Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2003. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Udalak “Minutu bat sentitzeko” ekitaldiarekin Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospatzearekin bat egin zuen



Haurra errotuladorekin margotzen


Giza Eskubideen Batzordearen eta Terrorismoaren eta Indarkeriaren Biktimen Udal Foroaren aho bateko babesaz, Donostiako Udalak Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat egin zuen 2003ko abenduaren 10ean lehenengo aldiz.

Jardunaldia aparteko osoko bilkura batekin hasi zen: alderdi politikoek aho batez onartu zuten deklarazio bat argitaratzea Nazio Batuen 1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aplikatzearen alde udalbatzak bere konpromiso aktiboa berri zezan.



Marrazkiak horman itsatsita

Gero, Bilkura Aretoan ekitaldi bat egin zen, “Minutu bat sentitzeko” goiburupean eta, bertan, gizarte-kolektibo eta -sektore ugari, pertsonaia ezagun eta anonimoak bildu ziren. Eurek, 60 segundotan, giza eskubideei buruzko iritziak eman zituzten eta 1948ko Deklarazio Unibertsaleko artikuluak irakurri zituzten, baita askatasunen aldeko poemak esan ere.

Udaleko talde politiko guztien bozeramaileek ez ezik, hausnarketa-minutuan hirurogeita hamar pertsona baino gehiagok ere hartu zuten parte: idazleak, kazetariak, poetak, artistak, kirolariak, sukaldariak, eskola-ikasleak, gazteak, auzo-elkarteak, GKEak eta etorkinak.



Marrazkietako baten argazkia

Horrenbestez, ekitaldian pertsonaia ezagunek parte hartu zuten. Besteak beste, Iñaki Gabilondo; Naroa Agirre olinpiada-kirolaria; Felipe Juaristi, Arantza Urretabizkaia, Luisa Etxenike eta Julia Otxoa idazleak; Ricardo Ugarte margolaria; Xabier Euzkitze bertsolaria eta telebista-aurkezlea.
Elkarte eta instituzio batzuetako kideak ere han izan ziren: Terrorismoaren eta Indarkeriaren Udal Foroa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritza, Amnesty International, Unicef, Atzegi, Gehitu, Sahararen Aldeko Elkartea, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutoa eta askoz gehiago.

Ekitaldiak Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren, down sindromedun dantzarien Verdini Dantza taldearen eta Encarni Genuaren txotxongiloen ikuskizunak ere izan zituen.

Jardunaldia Ricardo Ugartek diseinatutako ‘Bakearen branka’ horma-irudiaren pean egin zen sinbolikoki (hutsean utzitako espazioa) eta, bertan, bertaratuek giza eskubideei buruzko euren hausnarketak eta sentimenduak irudikatu zituzten, bertso, esaldi, marrazki edo hitz solteen bidez.